Saneamendu sarearen garbiketa gaur amaituko da Atzieta kalean

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 22a, 00:00

Saneamendu sarearen garbiketa dela eta, trafiko aldaketa gaur Atzieta kalean izango da. Ondorioz, ibilgailuen zirkulazioan norabide aldaketak izango dira, goizeko 08:30etatik hasita, lanek irauten duten bitartean. Atzieta kaleko lanak Musika Eskolatik aurrera hasiko dira eta Udaltzaingoa arduratuko da kalea itxi eta trafikoa bideratzeaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!