Osiñagako Auzo Elkarteak Nafarroara irteera, udari amaiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 21a, 00:00

Urtero bezala aurten ere, udarari amaiera emateko egun pasa antolatu dute Osiñagako auzotarrek. Bidaia irailaren 7an, igandean, izango da eta Auzo Elkarteak Nafarroara antolatu du irteera. Aralarko San Migel santutegira joango dir

Aralarko San Migelera igoko dira eta Peru Harri museoa bisitatuko dute. Irailaren 7an izango da eta izena eman behar da abuztuaren 26rako.

Urtero bezala aurten ere, udarari amaiera emateko egun pasa antolatu dute Osiñagako auzotarrek. Bidaia irailaren 7an, igandean, izango da eta Auzo Elkarteak Nafarroara antolatu du irteera. Aralarko San Migel santutegira joango dira, baita Leitzara eta Lekunberrira.

Irteera goizeko 09:00tan dago iragarrita Loiditik edo Bordaberritik. Zuzenean joango dira Aralar aldera eta San Migeleko parajean egingo dute hamaiketako ederra.

Ondoren, San Migeletik Leitzara abiatuko dira eta Iñaki Perurena harrijasotzaileak eraikitako Peru Harri museoa bisitatuko dute. Harriari eskainia harriak, erronkak, Euskal Herriko mitologiak eta historiak bat egiten duten tokia da.

Museo honetan Iñaki eta Inaxio aita-semeek euskal historia eta kultura harriaren bitartez azaldu nahi izan dute. Alde batetik, neurri haundietako kanpo eskulturen bidez, tartean harrijasotzaile erraldoia, 8 metro garai eta 40 tonako eskultura ikusgarria. Bestalde, hiru solairuko harri eta egurrezko baserriaren barnean argazkiak, lehiaketetan erabilitako jantziak, oroigarriak, eta batez ere, perurenatarrek erabili eta jasotako harriak ikusgai daude. Mota, itxura, neurri eta pisu ezberdinetako harriak daude, bakoitza bere berezko istoriarekin.

Ondoren Lekunberriko Mugiroko Bentan bazkalduko dute.utobusa Auzo Elkartearen kontura da eta bazkaria norberak ordaintzen du. Bidaira joateko asmoa dutenek lehen bait lehen Auzo Elkarteko komisioko edozeinekin kontaktuan jarri behar dute. Izena emateko azken eguna datorren asteartea, abuztuaren 26a, izango da. Bestela deitu Amaiari (649 493 920 telefono zenbakira). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!