Irailaren 27an ospatuko du Dobera Euskara Elkarteak V. Liburu eta disko azoka, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 21a, 00:00

Hernaniko V. Liburu eta Disko Azokan postua jarri nahi dutenek eskaera irailaren 6a baino lehen bete behar dute.

Dobera Euskara Elkartek irailaren 27rako, programatu du aurtengo Hernaniko V. Liburu eta Disko Azoka!, Atsegindegin. Aurtengo edizioak 5 urte beteko ditu, eta Doberak azokari esker, euskarazko liburuak eta diskoak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi du, beste behin: «Euskal Herriko liburugintzaren eta musikagintzaren ekoizpena ezagutzera emanez, Euskal kultura sustatuz eta indartuz. Hori horrela, Hernaniko Liburu eta Disko Azokan euskarazko lanak soilik egoten ohi dira salgai».

Irailaren 27an, larunbatez,  goizeko 11:00etan irekiko dituzte azokako ateak, eta eguerdiko 14:30etan itxiko dituzte, bazkaltzeko tarterako. Arratsaldean berriro irekiko dute azoka, 17:00etatik 19:30etara bitartean. Era berean, argitaratzaile eta ekoizleon lasaitasunerako, eguerdiko tartean Doberako kideak egongo dira postuak zaintzen.

Kontuan hartu beharrekoak

Postuak jarriko dituztenek kontutan izan beharko dute, mahaiak prest egongo direla 09:30etarako, eta jarrian, bakoitzak bere postua montatu beharko duela. Muntaketari dagokionez, Doberak ondorengo argibideak elkarbanatu ditu: «Postuen muntaiarako (eta jasotzeko) autoak posturaino gerturatu ahal izango dira. Pilaketak saihestu eta antolaketa hobeagorako, postu bakoitzeko auto bat sartu ahal izango da plazan eta deskargatu bezain pronto autoa plazatik atera beharko du. Postuak 10:30etarako prest egon beharko dute».

Doberak adierazi du argitaletxe, ekoizle edota argitaratzaile bakoitzak «gehienez bi mahai» jarri ahal izango dituela. Apaingarriei dagokienez, «bakoitzak bere modura atondu daitezke, betiere erabiltzen den hizkuntza euskara delarik, noski». Horrez gain, kontutan hartu behar dela paretarik izango: «horrenbestez, bakoitzaren identifikagailua ere norberak ekarri beharko du. Postuak, mantela duten mahaiak izango dira, 2,10 x 0,80 metrotakoak». Postuen kokapena zozketa bidez egingo du Doberak. Eskaerak irailaren 6a baino lehen egin behar dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!