Abuztuko asteazken goizetan badute zerekin gozatua 65 urtez gorako hernaniarrek, erabat doan. Gaur mahai jokoetan aritzeko aukera izango dute Karabelgo Belkara auzo elkartean. 10:00etan Atsegindegin elkartu, eta denak elkarrekin Karabelera joatea da asmoa. Datorren asteazkenean, berriz, Chillida Leku museora irteera egingo dute. Plazak mugatuak direnez, irteera honetara joateko izena eman beharko da: gaurkoa da azkeneko eguna, udaletxeko Adinekoen sailean (Biterin edo 943 57 54 31 telefonora deituta).