Urteroko lanari eutsiz, sanemandu sarearen garbiketa egingo du Udalak, eta horregatik trafiko aldaketak izango dira herriko Kaxkoan. Alde zaharrean egingo dituzte saneamendu lanak abuztuaren 20an, 21ean eta 22an. Horrenbestez, ibilgailuen zirkulazioan norabide aldaketak egongo direla iragarri du Udalak, goizeko 08:30etatik hasita, «lanek irauten duten bitartean».