Yoga eta ongizatea eskulturen eta naturaren artean uztartzeko apustua egin du Chillida Lekuk, abuzturako

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 17a, 00:00

Abuztuak 21erako 'Meditar el espacio' saioa antolatu du Chillida Lekuk. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, sarrerak 40 euro balio du eta Chillida Lekuren webgunean daude eskuragarri.

 

Abuztuko bigarren hamabostaldian, Urumea bailaran gelditzen diren horientzat, bailara bisitatzera datoztenentzat edota oporretatik itzuli direnen herritarrentzat, Chillida Lekuk eskulturen artean yoga saioak eskaintzen ditu. Larunbatetan izaten dira saioak, eta, beraz, datozenak abuztuaren 23an eta 30ean izango dira. Saioa amaituta, Lurra Cafen, brunch osasungarri batez gozatzeko aukera izango du parte hartzaileak, museoko zelaira begira.

Hori gutxi balitz, Chillida Lekuk Breath & Beatsen edizio berri bat gehitu du, Meditar el espacio vol. III izenburupean, arnasketa kontzientea, neurozientzia eta musika konbinatzen dituen esperientzia murgiltzailea, lasaitasun sakoneko egoerak lortzeko eta pertzepzioa zabaltzeko. Datorren ostegunean izango da saioa, arratsaldeko 18:00etan hasita. Sarrerak Chillida Lekuren webgunean erosi daitezke, 40 euroren truke.

Chillida Lekuk dio, esku-hartze meditatibo honek kontzientzia esploratzera, pentsamendu logikoari aurre egitera eta esentzia pertsonalarekin modu naturalean berriz konektatzera bultzatzen duela.

Saioaren praktikari buruzko xehetasunak

Chillida Lekuk azaldu du saio hau, lurrean eroso eserita edo euskarriren batekin egiten dela «kuxinak, erabiliz adibidez, eta etzanda ere egin daiteke. Tenperatura jaitsiko balitz ere, zerbait babestuta izatea iradokitzen da, eta aukerakoa da begietarako maskarak erabiltzea esperientzian sakontzeko». Era berean, saioa baino bi ordu lehenago ez jatea eta ondo hidratatzea gomendatzen dute adituek. 

Praktika guztiz segurua dela era aitortu du Chillida Lekuk, baina hala ere, ondorengoa gogoratu du: «kasu batzuetan bizia izan daiteke, eta ez da gomendatzen haurdun dauden pertsonentzat, kirurgia berria, glaukoma, nahasmendu mediko espezifikoak (epilepsia edo bihotzeko gaixotasunak, adibidez) eta buruko egoera ahulak dituztenentzat».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!