Hernaniko Pala taldea dagoeneko ari da denboraldi berrirako prestatzen. Gaztetxoek dagoeneko zabalik dute izena emateko epea. Horretarako, hernanikopalistak@gmail.com helbidera idatzi behar da, kirolariaren izen abizenak eta adina zehaztuta. LH5etik DBH2ra arteko gazteek eman dezakete izena.