Abuztuaren 30ean jokatuko da presoen aldeko futbol 7 txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 14a, 00:00

Irabazleen poza, iazko txapelketako finalean.

Egun osoko egitaraua prestatu dute eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.

Abuztuko azken larunbatean jokatuko da aurtengo presoen aldeko Futbol 7 Txapelketa. Azken urteetan bezala, goizean jokatuko da txapelketa, eta festarako baliatuko dituzte eguerdia eta arratsaldea.

Egun osoko egitaraua prestatu dute hilaren 30erako. Bazkari baten bueltan elkartuko dira txapelketaren ondoren, eta bazkalostean musika saioa eta zozketak izango dira. Herriko komertzioetako produktu ugari lortzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Futbol 7 txapelketan parte hartzeko, gutxienez 7 kide izan behar ditu talde bakoitzak, eta hiru modu daude apuntatzeko: Garin Herriko Tabernako zerrendan apuntatuta, 608 74 52 67 telefono zenbakira idatzita edo @futbol7hernani instagram kontura mezu bat bidalita. Partiduak irabazi eta finalera iristen diren bi taldeek otordu bana irabaziko dute, eta azken partidua ikusten geratzen direnen artean beste bat zozketatuko dute.

Futbol txapelketan bakarrik parte hartzen dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte; bazkarira bakarrik doazenek 12 euro; eta bietan parte hartzeko asmoa dutenek 15 euro.

«Txapelketa, pintxoak, taberna, bazkaria, musika, zozketak... Ez galdu aukera, presoak etxera!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!