Bakailu Astean apuntatzeko aukera ostalariek, hilabetea amaitu aurretik

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 11a, 00:00

Urriaren 6tik 17ra bitartean ospatuko dute aurten, Bakailu Astea.

Bakailu Astean izena eman nahi duten ostalariak Berriak elkartearekin jarri beharko dira harremanetan, «abuztuaren 31 baino lehenago».

Urriaren 6tik 17ra ospatuko da aurten, Hernanin hain kuttuna den Bakailu Astea. Berriak elkarteak eraman ohi du ekimena aurrera, eta aurten ere lekukoa hartuko du, urteroko asmoarekin: «tokiko gastronomia oinarri hartuta, gure sukaldaritzan ikur den produktua protagonista bihurtuko dugu».

Eguna gerturatzen doanez, Berriak elkarteak  dagoeneko bidali die informazio guztia parte hartzeko interesa duten establezimenduei, baina honakoa gogorarazi nahi dute: «oso garrantzitsua da dokumentazioa arretaz irakurtzea, parte-hartze baldintzak, data garrantzitsuak eta ekintzen xehetasunak bertan jasotzen direlako». 

Beraz, Bakailu Astean parte hartu nahi duten ostalariek dagoeneko aukera dute izena emateko, 943 333 049 telefonora deituta, edo berria@hernanidendak.eus helbidera idatzita. Berriak elkarteak azaldu du izena eman nahi duen oro, abuztuaren 31 baino lehen jarri behar dela beraiekin harremanetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!