Urumea ibaian arituko da gaur 'Maialen', Donostiako erlojupekoan

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 10a, 00:00

Etxean bezala sentituko dira gaur 'Maialen' traineruko arraunlariak. Urumea ibaian lehiatzea egokitzen zaie, Donostiako erlojupeko proban. Denboraldi polita osatzen ari dira, eta oraindik hobetzen jarraitzeko asmoa dute hernaniarr

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da gaurko estropada. Mundaizeko zubian hasi eta bukatuko da. 

Etxean bezala sentituko dira gaur 'Maialen' traineruko arraunlariak. Urumea ibaian lehiatzea egokitzen zaie, Donostiako erlojupeko proban. Denboraldi polita osatzen ari dira, eta oraindik hobetzen jarraitzeko asmoa dute hernaniarrek. Hala ere, kontziente dira proba gogorra izango dela gaur arratsaldekoa. 

Asier Ocon entrenatzailearen hitzetan, «dena ematera» joango dira arraunlariak Donostiara: «Gogorra izango da, baina ea bi aste barruko estropadetan bigarren txandan lehiatzen garen». 

Hernaniko Arraun Elkartetik inguruko herritarrak gonbidatu dituzte gaurko estropada zuzenean ikustera. «Arrauna bertatik bertara ikusteko aukera paregabea eskaintzen du gaurko probak. Mundaizeko zubian izango du irteera eta helmuga. Azaldu gure neskak animatzera!». 

Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira lanean arraunlariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!