Pasa den asteburuan Ondarroan aritu ondoren, Camargon eta Donostian lehiatuko du asteburu honetan 'Maialen' traineruak. Helburuak argi dauzka Asier Ocon entrenatzaileak: «Larunbatean, gure txanda irabazi, eta sailkapenean gorantz egitea da. Igandekoa estropada gogorra izango da. Orain bezala dena emango dute, eta ea bi aste barruko estropadetan, bigarren txandan lehiatzen garen».