Etxeko egongelan bezala egoteko aukera etzi, 'Hartu kalea! ekimenarekin

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 6a, 00:00

Giro ederra jarri zuten Hartuboleko kideek, Plaza Berrin.

Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00etara bitartean, bost txoko atonduko dituzte Andrekale eta Kale Nagusian zehar.

Martxa hartuta du dagoeneko Udalaren eta Berriaken 'Hartu kalea! ekimenak. Uztailaren 13an Hartubol taldeko kideek Plaza Berriko protagonismoa irabazi zuten eta giro ederrean jardu zuten baloiari joz. Oraingo honetan ordea, kirola alde batera utzi eta lasai egoteko txokoak jarriko dituzte. Etzi izango da horretarako aukera, goizeko 10:00etatik aurrera: «uda giroan egoteko bost txoko atonduko dira Andrekalen eta Kale Nagusian, Emausekin elkarlanean». Beraz, etxeko egongoela modukoak izango dira kaxkoan, eta bertan, liburuak, mahai-jolasak eta material gehiago aurkituko dituzte herritarrek. Arratsaldeko 15:00ak arte egongo da txoko hauez gozatzeko aukera.

Horrez gain, Berriak elkarteak 100 euroko bonoa zozketatuko du.

Abuztuaren 8an, Kaxkoa oinezkoentzako

Hartu kalea egitasmoak bultzatu nahi du herrigunean erosketak egitea «erosogoa eta seguruagoa» izatea eta horretarako, goizeko 10:00etatik aurrera, Kaxkoa oinezkoentzako bakarrik izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!