Odola emateko zita garrantzitsua, bihar anbulategian

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 4a, 00:00

18 urtetik gora izan behar da odola emateko.

17:00etatik 21:00etara eman daiteke eta goizean zehar zita hartu behar da 943 00 78 85 telefono zenbakian.

 

Odolaren beharra udaran haundia izaten da, baina jende asko oporretan dagoenez odol emaile gutxiago hurbiltzen da abuztuan odol ematera. Horregatik odol emaileen elkartetik dei berezia egiten dute abuztuko estrakziora hurbiltzeko. Bihar, asteartean abuztuaren 5ean, arratsaldean odola emateko aukera izango da Hernaniko anbulategian. 17:00etatik 21:00etara izango da, baina estrakzioa egiteko hitzordua eskatu behar da aurretik goizean zehar, 943 00 78 85 telefono zenbakira deituta.

 

Odola eman daiteke adinean heldua bazara

Odola eman dezakezu 18 eta 70 urte bitartekoa bazara (65 urte lehenengo aldiz balitz), 50 kg. baino gehiago pisatzen baduzu eta osasuntsu bazaude.

Emakumeek, urtean, hiru aldiz eman dezakete odola eta gizonek, askoz jota, lautan.

Odol emateen artean bi hilabete, gutxienez, pasatu behar dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!