Odolaren beharra udaran haundia izaten da, baina jende asko oporretan izaten da eta odol emaile gutxiago hurbiltzen da odol ematera. Horregatik odol emaileen elkartetik dei berezia egiten dute abuztuko estrakziora hurbiltzeko. Etzi, asteartean abuztuaren 5ean, arratsaldean odola emateko aukera izango da Hernaniko anbulategian. 17:00etatik 21:00etara izango da, baina estrakzioa egiteko hitzordua eskatu behar da aurretik goizean zehar, 943 00 78 85 telefono zenbakira deituta.