Hernanin atzo txirrindulari profesionalen pelotoia bi aldiz ikusteko aukera izan zen Donostiako Klasikoan. Lehenengo pasaera Donostiatik irten eta berehala izan zen, lasterketaren hasieran Errekaldetik Hernanirako noranzkoan. Bigarren aldiz hiru ordu beranduago pasa ziren lasterketaren ibilbide erabakigarriaren aurretik, Urnietatik bueltan. Hernaniarrak bide bazterrera irten ziren ikustera, batez ere bigarren pasaeran.