Donostiako Klasikoa Hernanitik pasako da

Kronika - Erredakzioa 2025ko abu. 2a, 00:00

Klasikoa urtero pasatzen da Hernanitik.

Bi aldiz igaroko da lasterketa 11:30ak aldera lehendabizi eta 14:15ak aldera bigarrenez. Bietan Urnieta eta Galarreta arteko errepidetik pasako dira.

 

Donostiako Klasikoa txirrindulari proba profesionala Hernanitik pasatuko da gaur, eta horrek eragina izango du trafikoan. Bi aldez pasatuko da, GI-2132 errepidetik: 11:37etan eta 14:19etan. Lehenengoan bide hau egingo du: Añorga, Galarreta ( 11:37), Axala (Txantxilla), Lizeagako irteera, Tellerigain, Mandazubi eta Urnieta.

Bigarrenean, bide hau egingo du lasterketak: Urnieta, Mandazubi, Tellerigain, Lizeaga irteera, Axala (Txantxilla), Galarreta, Añorga eta Donostia.

Orduerdi lehenago errepidea erabat itxiko da. Hernanitik ateratzeko, Zinkoeneatik Karabel aldera joan beharko da (Astigarragara edo A15era). Astigarragatik ez da pasako aurten.

Antziolatik Galarretara, Axalako irteera, Lizeaga kaleko irteera eta Telleri Gain auzoko irteera nagusia erabat itxiko dira lasterketa baino 30 minutu lehenago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!