Aurtengo uztaila nahasia joan da eguraldiari dagokionez eta Uda Parkean egitasmoa parkean bai, baina teilatupean ere ospatu zen aurtengoan euriaren eta giro nahasi horren eraginez. Hala ere, jendeak erantzun ona eman zuen eta ekitaldi guztietan izan zen jendea. Kontzertuetan bildu zen jende gehiena, baina haur jolasek ere arrakasta haundia izan zuten.