Donostiako Klasikoa txirrindulari proba Hernanitik pasatuko da etzi, eta horrek eragina izango du trafikoan. Bi aldez pasatuko da, GI-2132 errepidetik: 11:37etan eta 14:19etan.
Lehenengoan bide hau egingo du: Añorga, Galarreta ( 11:37), Axala (Txantxilla), Lizeagako irteera, Tellerigain, Mandazubi eta Urnieta.
Bigarrenean, bide hau egingo du lasterketak: Urnieta, Mandazubi, Tellerigain, Lizeaga irteera, Axala (Txantxilla), Galarreta, Añorga eta Donostia.
Orduerdi lehenago errepidea erabat itxiko da. Hernanitik ateratzeko, Zinkoeneatik Karabel aldera joan beharko da (Astigarragara edo A15era). Astigarragatik ez da pasako aurten.
Antziolatik Galarretara, Axalako irteera, Lizeaga kaleko irteera eta Telleri Gain auzoko irteera nagusia erabat itxiko dira lasterketa baino 30 minutu lehenago.