Mendiriz Mendiko kideek hiru egun ezin hobea pasatu zituzten Santiotako zubian Kantabria aldean. «Ederki pasa genuen eta dena oso ongi joan zen. Plaza guztiak bete ziren azkenean eta hiru egun mamitsuak izan ziren». Uztailaren 25etik 27ra Kantabriako ekialdera joan ziren. Oinarri gisa Lanestosa herriko aterpea harturik Kantabriako ekialdeko eta Bizkaiko mendebaldeko mendiak ezagutu zituzten Bestetik, elkartearen bulegoa abuztuan ostegunetan irekiko da betiko orduan, 20:00etatik 21:00etara.