Gaur, uztailak 14, idazten jartzen naiz berriro, nire amorrua, ezintasuna eta atsekabea asetzeko ahaleginean. Maiatzaren 21ean alkatearen idazkariari deitu, eta esan zidan begiratuko zuela nork zeraman Lastaola inguruko zarataren gaia. Ez da ezeren berririk.
Ikusten dugu ingurugiroko zinegotzia han hemenka, urmael, panfleto eta aisialdirako guneen proposamenak zabaltzen irribarre eder batekin egunkari honetan bertan. Badirudi arazoak ez doazela berarekin, ez duela ezer jakin nahi, edo agian ez dela gai behar den bezala kudeatzeko gai hau.
Azaroaren 24an eskaria egin nuenetik inor, bai inor, ez da guregana zuzendu. Lotsagarria iruditzen zait. Badago ba jendea herriko etxerik handienean. Mundu globalizatu, moderno eta axolagabearen antzeko jokabideak ote diren zuen aldetik. Borondatea edo intentzioa ikusiko balitz gutxienez.
Ez dugu etsiko, ez zaigu gaia ahaztuko, gau eta egun gure ondoan dugulako. Beste gauza bat ere gogora etortzen zait; ba al duzue herriko enpresen aire isurketen berri? Ba al dakizue zer botatzen duten airera Ken One, Elektrokimika, Papelera, AMR, eta UBIS bezalako enpresek? Asko hitz egiten da Erraustegiari buruz, baina zer da Epele inguruan goizetan egoten den lurrin urdinxka hori? Ba al dakizue etxean zer dagoen? Agian bai.
Zaratarekin bezala jokatzen baduzue, earra zakaneu.
Laxaro Etxabe Zerain