Gazte Abentura astea, iraila hasieran 18 eta 30 urte arteko hernaniarrentzat

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 31a, 00:00

Eskalada ikastaroak izango da abentura astearen barruan.

Udalak antolatu du eta izen-ematea zabalik dago, tokiak bete arte.

 

Piragua eta eskalada bateratuko dituen Abentura Astea eskainiko du Udaleko Gazteria sailak iraileko lehenengo astean. Bi kirolak tartekatuko dituen ikastaroaz gain, piragua irteera ere izango da.

Ekintzak doakoak izango dira. Izena emateko aukera gaur bertan zabaldu da (labur.eus/gazteabentura) eta plazak bete arte irekita egongo da. 

Irailaren 1etik 6ra, ikastaroak eta irteera

Irailaren 1etik 6ra izango da Abentura Astea. Hilaren 1ean eta 2an, eskalada saioak izango dira. 3 eta 5 artean, berriz, piragua ikastaroa. Ordu eta erdiko saioa izango da bakoitza (16:00-17:30) eta Kaxkardi Kirol Elkarteak dinamizatuko ditu. Irailaren 6an, piragua irteera egingo da. Goiz osoko ekintza izango da hau.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!