Atzo arratsaldean, urtero bezala, Fernando Ros 'Naparra' zenari omenaldia eta lore-eskaintza egin zioten lagunek eta familiak. Berari eskainitako monolitoan izan zen, Antziola auzoan, Bidebieta plazan, omenaldia. 39 urte bete ziren astelehenean bertan, Fernando Rosen heriotzatik. Omentzeko, lore eskaintza egin zioten eta jarraian, Antton Garinek bertso batzuk eskaini zizkion. Omenaldiari amaiera emateko, 'Eusko Gudariak' abestu zuten bandera, banderola eta ikurriña eskuetan zituztela.