Abuztuko asteazken guztietan doako ekintzak, 65 urtez gorakoentzat

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 29a, 00:00

Chillida Lekura irteeran izena eman beharko da, toki mugatuak daudelako.

Abuztuko asteazken goizetan ere izango dute zertaz gozatua 65 urtez gorako hernaniarrek, erabat doan. Lehenengo saioan, abuztuaren 6an, Intocable filma ikusteko aukera izango dute, Biteri kultur etxean, 10:00etan hasita. 

Hilaren 13an, ongizate fisikoa lantzeko ekintzak egiteko aukera izango dute Jarduera Fisiko eta Kirol sailarekin elkarlanean. Hitzordua Atsegindegin izango da, 10:00etan.

Hilaren 20an, mahai jokoetan ibiltzeko aukera izango da Karabelgo Belkara auzo elkartean. 10:00etan Atsegindegin elkartu eta denak elkarrekin Karabelera joatea da asmoa.

Azken asteazkenean, Chillida Leku museora irteera izango da. Plazak mugatuak direnez, irteera honetara joateko izena eman beharko da: abuztuaren 12tik 20ra, udaletxeko Adinekoen departamentuan (Biteri kultur etxean edo 943 57 54 31 telefonora deituta). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!