HERNANI CROSSFIT
Aitor Lizarazu hernaniarrak bi garaipen eta bigarren postua lortu berri ditu crossfit-eko Deka modalitatean jokatutako probetan. Maiatzatik uztaila bitartean Deka frogak burutu dira Andorra, Zaragoza eta Madrilen eta bertan oso emaitza onak lortu ditu Lizarazuk. Madrilen eta Zaragozan lehehengo postuak lortu zituen eta bigarren izan zen Andorrako proban, elite mailan.
Ondorioz Deka modalitateko Munduko rankinean hirugarren postuan kokatu da Lizarazu. Modalitate berdinean Igor Arruti urnietarra 12garren postuan aurkitzen da.
Binaka eta misto kategorian, Luxenburgoko Tania Thies kirolariarekin, garaipena lortu zuten Zaragozan eta bigarren postua Madrilen. Era berean binaka, baina mutilean 2025eko munduko markarik onena ezarri zuen, 25 minutu eta 33 segundurekin, uztailaren 20an Madrilen, Pau Nacenta kataluniarrarekin bikote osatuz.
Zaragozan Aitor Lizarazu eta Ion Gorostidi hernaniarrak hirugarren postuan sailkatu ziren, Ion Gorostidi urnietarrak eta Ruben Patiñok irabazi zuten proba. Lizarazu, Gorostidi eta Arruti Denontzat gimnasioko kideak dira.
Abuztuan atsedena hartzen dute kirolariek
Orain abuztuan atsedena hartuko dute lehiakideek konpetizioei dagokionez, gero irailatik aurrera itzuliko dira urteko azken txanpako probetarako eta Buruntzaldeko kirolariak bai Hyrox edota bai Deka modalitateetan parte hartzeko prest egongo dira.
Bi modalitateek txapelketa ezberdinak izaten dituzte, bakarkakoak, binaka edota binaka mistoak, eta hauek adinaren arabera, txapelketa nagusia Pro edo Elite izena dute.
Crossfit munduan modalitate ezberdinak daude, baina azkenaldian Hyrox eta Deka ari dira nagusitzen. Europan sortu zen Hyrox modalitatea eta lehen aipatu bezala Ipar Amerikan Deka. Bietan modalitate ezberdinak burutu behar dira, baina europearrean erresistentzia garrantzitsuagoa den bitartean, amerikarrean indarrak garrantzi gehiago hartzen du.
Dekan ibilbidea entrenamendurako oinarrizko 10 zonatan banatzen da. Gune bakoitzen artean, 500 metroko ibilbidea egiten dute korrika. k