Oporrak Bakean ekimenari esker eta Hernaniko Udaleko Lankidetza sailaren laguntzarekin, uda Hernanin pasatzen ari dira hiru haur saharar: Fatma, Inas eta Mustafa. Hiruei eta haiek hartu dituzten familiei harrera egin zien Hernaniko Udalak, joan den ostegunean. Denera, Saharako 213k haurrek pasako dute uda Euskal Herrian.