Urtero bezala, Fernando Ros 'Naparra' zenari omenaldia eta lore-eskaintza egingo diote datorren astelehenean, uztailaren 28an. Berari eskainitako monolitoan izango da, Antziola auzoan, Bidebieta plazan, arratsaldeko 19:00etan. 39 urte beteko dira astelehenean bertan, Fernando Rosen heriotzatik.