Etzitik, uztailaren 25etik 27ra Kantabriako ekialdera joateko irteera prestatu du Mendiriz Mendik. Dagoeneko izenematea itxita dago. Bestetik, Mendiriz Mendik abuztuan bulegoaren ordutegia aldatu egingo du. Ohiko ordutegia, urte osokoa, astelehen, ostegun eta ostirala izaten da, baina abuztuan ostegunetan bakarrik irekiko da, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Bestalde, abuztuan ezingo da federatu txartela tramitatu Federazioko bulegoak itxita baitaude. Federatu txartela eskatzeko edo aldaketak egiteko azken eguna uztailaren 28a izango da.