Sarek bat egingo du etzi Hatortxu Rocken izango den deialdiarekin

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 23a, 00:00

Uztaileko azken ostirala, etzi, berezia izango da. Sarek bat egiten du Hatortxu Rocken izango den deialdiarekin. Hortaz, «herritar orori deialdia luzatu nahi diogu, azken ostiral nazionalerako. Bertan, mosaiko erraldoia osatuko dugu». Horrez gain, 13:30etako mosaiko erraldoiaren aurretik, «hernaniarron argazkira animatzen zaituztegu. Hortaz, eguerdiko 13:00ean Herriye gunean (plaza) elkartuko gara».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!