Elizatxo ikastolan, Mute zirku ikuskizuna eskaini zuen Orain-Bi konpainiak pasa den igandean, Sara Alvarez eta Rodrigo Lacasa artisten eskutik. 50 minutuko saioa izan zen eta jende ugari bildu zen ikustera. Mutazioa izan zuen ardatz emanaldiak, eta makina bat akrobazia eta malabare egin zituzten bi antzezleek, umore puntu batekin uztartuta.