Datorren asteazkenean bukatuko dira Hernaniko udaleku irekiak, eta ederki ari dira gozatzen gaztetxoak, azkeneko egunetan. Joan den astean, ura izan zen protagonista: asteazken eguerdian ur festa klasikoa egin zuten Kaxkoan barrena, eta ostegun goizean bizikleta hartuta joan ziren Elorrabira, Urumea ibaian bainatzera.