Uztailaren 25etik abuztuaren 3ra, Renferen trenik ez

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 20a, 00:00

ADIFek iragarri duenez, Renferen tren zerbitzurik ez da izango Andoain eta Irun artean, uztailaren 25etik abuztuaren 3ra. Hori horrela, autobusen bitartez emango diete zerbitzua Hernaniko geltokietako erabiltzaileei. Azaldu dutenez, haien asmoa da erabiltzaile horiek Zinkoeneako autobus geltokietan egin dezatela transbordoa Renferen autobusetara.

Abuztuaren 4tik 8ra, berriz, zerbitzu mozketa mantendu egingo da Hernaniko Floridako geltokitik Irunera, eta egun horietan Zubiondo poligonoan egingo dute transbordoa autobusetara, Floridako geltokiaren atzeko kalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!