Akrobaziak, malabareak eta umore puntu bat, gaur Portun eskainiko duten zirku ikuskizunean

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 20a, 00:00

Rodrigo Lacasa pertxekin malabareak egiten, eta Sara Alvarez beste batetik zintzilik.

'Mute' saioa eskainiko du Orain-Bi konpainiak, 19:00etan Ibarrolaburu-Lorenza plazan.

Asteburua bukatzeko modu polita izango da Portu auzora gerturatzea, gaur arratsaldean. Izan ere, 'Mute' zirku ikuskizuna eskainiko du Orain-Bi konpainiak, Sara Alvarez eta Rodrigo Lacasa artisten eskutik. Printzipioz Ibarrolaburu-Lorenza plazan egingo dute, arratsaldeko 19:00etan hasita; baina posible da euria egitea, eta kasu horretan Elizatxo ikastolara mugituko lukete. 50 minutuko saioa izango da.

Mutazioa du ardatz emanaldiak, eta makina bat akrobazia eta malabare egingo dituzte bi antzezleek, umore puntu batekin uztartuta. 2022an ikuskizun onenaren saria jaso zuen Leioako Umore Azokan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!