Jaialdi erakargarria izango da gaur arratsaldean Galarretan. Jai Alai Summer Season Txapelketako finala erabakita geratuko da gaurko partiduen ostean: Segurola-Larrañaga eta Aldabe-Juanenea bikoteen arteko partidua irabazten duena sailkatuko da.
Finalean dagoeneko zain dituzte Azpiroz eta Ansa II. Hauek ligaxkako azken partidua Barrenetxea IV.ren eta Ezkurra II.ren aurka jokatuko dute, jokoan ezer izan gabe. Jaialdia 16:30etan hasiko da.