Hasi dira Oleta plaza estaltzeko lanak, eta udan bukatzea espero dute

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 19a, 00:00

Dagoeneko egin dituzte zuloak, aterpearen oinarriak jartzeko.

Aisialdirako aterpea jarriko dute plazaren erdian, eta parkea itxita egongo da lanek iraun bitartean.

Martxan dira Karabel auzoko Oleta plaza estaltzeko lanak, dagoeneko. Aterpea jarriko dute plazaren erdian, haurrentzako parkea dagoen eremuan. Horrela, aisialdirako gune estali bat izango du auzoak, eta euria egiten duenean ere erabili ahal izango dute parkea.

Dagoeneko egin dituzte oinarriak jartzeko zuloak, eta behin horiek finkatuta, estalkia muntatuko dute. Aurreikusi dute udan bukatuko dituztela obrak, irailean. Bitarte horretan, itxita egongo da parkea.

Proiektua auzotarrekin batera landu du Hernaniko Udalak, eta 180.308,92 euro bideratuko ditu lan horietara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!