Izena emateko epea zabalik, San Inaziotako bazkarirako

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 18a, 00:00

Hutsik egin gabe, San Inazio Jaia ospatuko dute uztailaren 31n, Santa Barbaran; eta egitarau polita prestatu dute goizerako: trikitilariak, omenaldia, bertsolariak eta herri kirolak. Eguerdian, berriz, herri bazkaria egingo dute Elutxeta sagardotegian, 14:30etan hasita. Honakoa izango da menua: fritoak, bakailu tortilla, entsalada mixtoa, kostilla, postrea, kafea... 30 euro dira, eta aurrez hartu behar da tokia, 676 558 696 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!