100 urte bete ditu Antonio Tapiak

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 18a, 00:00

Bisita ugari jaso zuen Antonio Tapiak (eskuinetik bigarrena), urtebetetzean.

1925ean Asteasun jaioa, duela bost urtetik bizi da Hernanin. Herenegun bete zituen 100 urte, eta gertukoen eta Udalaren bisita jaso zuen etxean.

100 urte bete dituzten hernaniarren zerrendara batu zen beste bizilagun bat, asteazkenean: urtebetetze borobila izan zen Antonio Tapia Txapartegirena.

1925eko uztailaren 16an jaio zen Asteasun, eta Anoetan eta Donostiako Loiola auzoan egin du bere bizitzaren zatirik haundiena. Duela bost urte etorri zen Hernanira bizitzera, Oskar semearen eta Argiñe Zubiri errainaren etxera. Igeltseroa lanbidez, bertsoza­le eta baratze-zaintzaile porrokatua izan da Tapia.

100garren urtebetetzean, ondoan izan zituen etxekoak, Asteasuko Inaxio anaia, eta Anoetako Xantine jatetxeko lagunak. Hernaniko Udalaren bisita ere jaso zuen etxean, Ainara Atorrasagasti zinegotziaren eskutik. Lore-sorta jaso zuen opari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!