Kolorez, doinu alaiz eta umore onez jantziko da Kaxkoa bihar, urteroko zita seinalatuarekin: Karmen Jaiak ospatuko dituzte auzoan, egun osoko programa prestatu baitute horretarako.
Ohikoa da aurtengo festetarako proposatu duten plana. Eguerdiko 12:00etan elkartuko dira Andre kaleko 22an, Ricardo Ramos alkate izendatu eta Juan Bautista Biurrarena eta Cecilio Jauregui omentzeko. Ondoren, bazkari herrikoia izango da Plaza Berrin, eta arratsaldean, martxa ederra auzo osoan: karta jokoak, puzgarriak, esku pelota partiduak...
Sardin-jate tradizionalarekin emango diote bukaerarik onena, beste behin, Karmen egunari.
KARMEN JAIAK BIHAR, KAXKOAN 09:00, Kaxkoko hildakoen omenezko meza, parrokian. 10:00, Trikitilariak, Kaxkoan zehar. 12:00, Ricardo Ramosen alkate izendapena, eta Juan Bautista Biurrarenari eta Cecilio Jaureguiri omenaldia, Andre kaleko 22an. 14:00, Bazkari herrikoia Plaza Berrin, eta balkoien apaintze lehiaketa. 16:30, Karta-jokoak, Plaza Berrin. Bikoteak, bi emakumez osatutakoak edo mixtoak. 17:00, Txokolatada. 17:00-19:00, Puzgarriak Plaza Berrin, Portalondo aurrean. 18:00, Neska-mutil kadete eta jubenilen esku pelota partiduak, Tilosetako frontoian. 20:00, Karta-jokoen eta balkoi ederrenaren sari-banaketa. 20:00-22:00, Sardin-jatea, Plaza Berrin. |