Goiz Eguzkiko Hartubol taldeak hartu zuen Plaza Berri

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 13a, 00:00

Pase on bat kideari eta errematea zuzenean!

Hartu kalea! egitasmoaren barruan, Hartubol ikuskizun partiduak jokatu zituzten ostiralean Plaza Berrin. Goiz Eguzkiko taldeko kideak aritu ziren gehien, baina zenbait herritar ere animatu ziren kirola probatzera. Plaza Berrin kuxkuxeatzen zebiltzan haurrek ederki pasa zuten helduekin jolasean eta puntu ikusgarri batzuk ere izan ziren... Hartubolak badu harrobia!

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!