Atzo arratsaldean sute txiki bat izan zen Hernaniko Aristizabal kaleko etxe batean. Suhiltzaileak, udaltzainak eta ertzainak bertaratu ziren atarira, baina ez zen zauriturik izan. Etxean zeuden pertsonak portaletik ateratzeko aukera izan zuten, eta minutu gutxian berriro zabaldu zuten errepidea.