Hileroko azokek hartuko dute Hernani

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 12a, 00:00

Behemendiko eta bigarren eskuko azoka izango dira gaur.

Azokek berezkoa duten saltsa eta giroa bikoiztu egingo da bihar Hernaniko kaleetan. Hileroko moduan, Behemendiko azoka ibiltaria jarriko dute Plaza Berrin, eta Bigarren Eskuko Azoka, Urbieta kalean. 

Bertako ekoizleen produktuak erosteko aukera izango da Plaza Berrin goizeko 09:00etatik 14:00etara. Barazkiak, loreak, esnekiak, ogia... Askotariko gauzak topatu daitezke Behemendiko azokan. 

Zer esanik ez Urbieta kaleko Bigarren Eskuko Azokan. 10:00etatik 13:30etara egongo dira bertan, eta produktu ugari izango dituzte bigarren bizitza bat edukitzeko zain. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!