Olatz Santana atezain hernaniarra, Athleticera

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 12a, 00:00

Josu Uriarte Athleticeko lehendakaria eta Olatz Santana hernaniarra.

Urtebeterako sinatu du Santanak Athleticekin, eta beste urte batez luzatzeko aukera izango du ondoren.

Duela egun batzuk iragarri zuen Olatz Santanak sare sozialetan Reala uzteko erabakia, eta dagoeneko badu talde berria. 27 urteko atezain hernaniarrak Athleticen jokatuko du 2025-2026 denboraldia, Javier Lergaren aginduetara. 

Aukera gutxi izan ditu Realean Santanak; azken denboraldian partidu bakarra jokatu du titular gisa, baina eskarmentu haundia du goi mailan. Horixe da taldeari egin nahi dion ekarpena: «Denboraldi batzuk daramatzat F Ligan, eta uste dut eskarmentua eman diezaiekedala gazteei eguneroko lanean». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!