Bihar goizean, 11:00etatik aurrera, hartubol kantxa bihurtuko dute Plaza Berri. Goiz Eguzkiko taldeak erakustaldi partiduak jokatuko ditu bertan, eta ikasi nahi dutenek ere parte hartzeko aukera izango dute: «Hernanin aitzindari izan da modalitate hau, eta herritarrak ekitaldi hau aprobetxatzera eta sustatzera animatzen ditugu».