Festa giro ederra izango da aurtengoan ere San Inazio egunean, punta puntako bertsolarien saio eta guzti

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 9a, 00:00

Maialen Lujanbio eta Unai Agirre arituko dira kantuan San Inazio egunean.

Urteroko legez, omenaldia eta herri kirol saioa egingo dituzte Santa Barbarako ermitapean. Ondoren, Elutxeta sagardotegian izango da bazkaria. Tokia hartzeko 676 55 86 96 zenbakira idatzi edo deitu behar da.

Aurtengoan ere San Inazio Festa antolatu du Morkaiko Taldeak. Hilabeteko azken egunean giro ederra izango da Santa Barbarako ermitapean, eta dagoeneko erreserbatu daiteke Elutxetako Herri Bazkarirako lekua. Horretarako, 676 55 86 96 telefono zenbakira idatzi edo deitu behar da. 

Egunean bertan urteroko jarduerak izango dira Santa Barbaran. Goizeko 11:00etan hasiko dira giroa berotzen Eider Garro Iraola eta Elaia Diaz Beroz trikitilariak; jarraian lore eskaintza, omenaldia eta meza izango dira; eta eguerdiko 13:00etan izango dira jarduera jendetsuenak. 

Bailarako gazteen arteko herri kirol saioa izango da lehenik, eta Maialen Lujanbio eta Unai Agirre arituko dira kantuan segidan. 

Bertako jarduerak amaitzen direnean, Elutxetara lekualdatuko da festa. Bazkari eder baten bueltan elkartu, eta bazkalostean bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute kupeltegia.

SAN INAZIO EGUNA

HERNANI, Santa Barbara

UZTAILAK 31

11:00 Elaia Diaz Beroz eta Eider Garro Iraola trikitilariak.

11:30 Lore eskaintza.

11:45 Omenaldia.

12:00 Meza

13:00 Bertso saioa: Maialen Lujanbio eta Unai Agirre.

13:00 Herri kirolak:
Igoin Pikabea/Laiene Pikabea
Elene Alkorta/Enara Arruti
Beñat Atxaga/Ioritz Iribar
Kimetz Oinederra/Oihana Fdez.de Barrena

14:30 Herri Bazkaria Elutxetan. 30 euroren truke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!