Plaza Berrin daude salgai Karmenetako Herri Bazkarirako txartelak

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 9a, 00:00

Aste honetan zehar Plaza Berrin salduko dituzte Kaxkoko Karmengo Jaietan egingo den Herri Bazkarirako txartelak. Goizetan jarriko dira bertan, 11:00etatik 13:00etara. Eguraldi txarra egingo balu, bertako kastañeraren gerizpean topatu ahal izango dira Kaxko Elkarteko kideak.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!