Doberaren Udaleku Ibiltarien lehenengo txanda, martxan!

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 9a, 00:00

2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotako gazteak Goierrin ibiliko dira aste honetan.

Astelehenean hasi zen Doberak antolatutako Udaleku Ibiltarien lehenengo txanda. 2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotako gaztetxoak Atsegindegin elkartu ziren, eta furgoneta ondo kargatuta, Goierri aldera abiatu ziren. 

Aste honetan zehar bertako zenbait herritatik igaroko da marea horia, eta jarduera ugari egiteko aukera izango dute, gehienak naturarekin kontaktuan gainera. 

Ea zenbat istorio eta momentu ahaztezin ekartzen dituzten bueltan!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!