Herriko zuhaitz bereziak ezagutzeko zita, bihar

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 8a, 00:00

65 urtetik gorakoei zuzenduta, irteera gidatua egingo dute, goizeko 10:00etan Atsegindegitik abiatuta.

Joan den asteko hitzaldia bertan behera geratu ondoren, bihar hasiko da Hernaniko Udalak adinekoei begira prestatutako programa. Eta horretarako, ibilaldi gidatua egiteko aukera izango dute 65 urtetik gorakoek: herriko zuhaitz bereziak ezagutuko dituzte, 'Hernaniko parke eta auzoetako zuhaitzak' lanaren egileen eskutik.

Udalak eta Sagarreta Natur Taldeak elkarlanean antolatu dute irteera, eta goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua, Atsegindegin. Bertatik abiatuko dira ibilaldia egiteko, eta bi orduko iraupena aurreikusi dute.

Datorren asteazkenean, berriz, jolasen txanda izango da. Bingoan ariko dira Garagunean, goizeko 10:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!