Hartu kalea! ostiralean, uda giroaz gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 7a, 00:00

Emausekin elkarlanean, egoteko txokoak atonduko dituzte Udala eta Berriak elkarteak Andre kalean eta Kale Nagusian.

 

Hartu kalea! ekimena izango da berriz ostiralean, Udalaren eta Berriak merkataritza elkartearen ekimenez. Hau da, uztailaren 11n Kaxkoko kaleak oinezkoentzako bakarrik izango dira 10:00etatik aurrera.

Giro berezia izango du ostiralak berriz ere Hernaniko kaxkoan. Oraingo honetan, uda giroan egoteko bost txoko atonduko dira Andre kalean eta Kale Nagusian, Emausekin
elkarlanean. Etxeko egongela modukoak izango dira eta horietan liburuak, mahai-jolasak etabar aurkituko dituzte herritarrek, tarte bat pasatzeko (10:00-15:00).

 

Hartubol erakustaldia, Plaza Berrin

Horrez gain, Goiz Eguzkiko hartubol taldeak erakustaldia egingo du eta herritarrei probatzeko aukera ere emango die, 11:00etatik aurrera, Plaza Berrian.

Azkenik, hilaren 11n Berriak elkarteko establezimenduetan erosketak egiten dituzten guztien artean 100 euroko bonoa zozkatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!