Astebururik onena osatu du Maialen traineruak Sestaon eta Zumaian

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 7a, 00:00

Sestaoko uretan seigarren amaitu zuen larunbatean eta atzo zazpigarren izan zen Zumaiako estropada eremuan.

 

Hernanik orain arteko astebururik onena osatu du ETE Ligan. Maialen trainerua goranzko bidea hartuta zebilen azken estropadetan eta asteburuko bi estropadetan hori berretsi du. Aurreko astean zorteak ez zuen lagundu, baina larunbatean Sestaon bere benetako maila erakutsi ahal izan zuen. Ur barean, seigarren amaitu zuen, Isuntzaren bosgarren postutik segundu bakarrera. 11.35:27an geratu zuen denbora eta Deusto, Camargo eta Portugalete garaitu zituen. Estropada Zarautzek irabazi zuen, Kaiku eta San Juanen aurretik.

Estropada ibaian izateak mesede egin zien kasu honetan hernaniarrei. Ongi egokitzen dira ur geldoagoetara. 

 

Itsasoan zailtasun gehiago

Itsasoan zailtasun gehiago izaten du Maialen traineruak, baina hala ere estropada ona egin zuten atzo Zumaian, itsaso zabalean. Hernanik zazpigarren amaitu zuen, baina Isuntza, seigarren sailkatuarengandik urrutiago geratu zen. 12.41:59an geratu zuten erlojua hernaniarrek eta lekittarrak 13 segundu aurretik amaitu zuten, 12.27:80ko denborarekin. Hala ere, Maialen zazpigarren postuan egonkortzen ari da. Portugalete eta Camargo, beste behin nahiko atzean utzi zituen eta goranzko bidea argia da. Gertuago ditu laugarren, bosgarren eta seigarren postuak estropadetan, zortzigarrena baino. Sailkapen orokorrean zazpigarrena da Hernani.

Zumaiako estropada Zarautzek irabazi zuen Kaiku eta San Juanen aurretik. Zarauztarrek Ligako lidertza berreskuratu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!