Memoria tailerretan izenematea, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 6a, 00:00

Datorren ikasturtean Zelabiden ere eskainiko da adinekoentzako tailerra eta euskerazko talde bat gehiago eskainiko da

 

60 urtetik gorako herritarrentzako memoria tailerrak antolatzen ditu Hernaniko Udalak. Datorren ikasturtean tailer hauetan parte hartzeko izenematea bihartik uztailaren 24ra egongo da irekita.

Izena emateko udaletxeko Adinekoen sailera jo behar da (Biteri Kultur Etxean edo 943 57 54 31 telefonoan).

Erdiguneko eta auzo hauetako tailerretarako dago izena emateko aukera: Antziola, Biteri kultur etxea, Elizatxo, Etxeberri, Goiz Eguzki, Karabel, Lizeaga, Sorgintxulo eta Zelabide. Hain zuzen ere, Zelabide auzoan lehenengoz eskainiko da tailerra.

Euskerazko talde berria ere eskainiko da datorren ikasturtean: Biterin kultur etxean, goizetan.

Guztira, hiru talde izango dira, beste biak Lizeaga auzoan eta Goiz-Eguzkin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!