DBH1eko, DBH 2ko, LH5eko eta LH6ko ikasleek pala ikastaroak izango dituzte urritik maiatzera. Kiroldegiko pelotalekuan arituko dira 15:45etatik 16:45etara asteazkenetan edo ostiraletan, DBH1eko eta DBH2ko ikasleak. LH5 eta LH6 mailetakoek Latxunbe berriko pelotaleku eraberrituan izango dituzte saioak ostiraletan, 18:00etan. Izena emateko hernanikopalistak@gmail.com idatzi behar da, kirolarien izen abizenak eta adina azalduz.